martes, 13 de diciembre de 2016

Bideoa, aurkezpenak egiteko tresna originala

Bideo honen bidez antzerkiaren garrantzia haurraren garapen psikomotorran azpimarratzen da. Horrez gain, bideoa tresna on bat edozein azalpen emateko: tutorialak, proiektuak, teoria azaltzeko... Horregatik, Youtube-k nire IIPn protagonismo handia dauka.

lunes, 12 de diciembre de 2016

Lehen bideotutoriala!

Hemen doakizue nire lehen bideotutoriala. Prozesua grabatzeko Screencast erabili dut eta bideoari azken edizioa emateko bakarrik Youtubeko editorea erabili dut.

lunes, 28 de noviembre de 2016

Nire IIP (PLE)

Ikasteko Ingurune Pertsonalak (PLE, ingelesezko laburduraren ondorioz: Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela.


Infografia, beste erraminta digitala

Infografia, ideia bat azaltzeko erabiltzen den irudiz osatutako eskema bat da. Testuan bertan esaten dena irudiz azaltzen du infografiak, baina aldi berean, deskribapenak, narrazio txikiak, datuak... izan ditzake.

lunes, 21 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzea, sailkatzea eta post baten bidez ezagutza bihurtzea

Post honen bidez bilaketak egiteko prozesua aurkeztuko da. Hau egiteko, kontzeptu edo hitz bat aukeratuko dugu gure bilaketaren objektua izan dadin. Gure kasuan, AUTONOMIA aukeratu dugu. Hitz honek semantika handia duenez eta testuingu askotan ikus dezakegunez, bilaketak oso zehatza izan beharko du.

Bilaketa zehatz bat egiteko, badaude "trikimailu" batzuk. Errazena da gaztelaniaz ala ingelesez bilatzea, emaitz gehiago daudelako. Hor dago zailtasun handiena. 

Lehenik, hasiko gara GOOGLE-rekin, bilatzaile erabiliena. Gure hitz gakoa sartzen dugunean, hauxe da emaitza:


Hainbeste emaitz daudenez, gure bilaketa mugatu behar dugu. Horregatik, interesatzen zaigun testuinguruan kokatu dezakegu:


Emaitz osatuak nahi baditugu, beste "truko" daude. Adibidez, "+" zeinua erabiltzea. Kasu honetan, adituko dugu AUTONOMIA eta PSIKOLOGIA, alde batetik informazioa ikuspuntu konkretu batetik aurkitzeko eta, beste aldetik, euskaraz aurkitzeko. Horrela, hau izango da emaitza:



 Emaitzak murriztu egin dira eta jada beste kontzeptu batekin lotuta agertzen dira.

 Beste aukera da "*" erabiltzea, eta honekin horrela izango da gure bilaketa:



Ikusten denez, emaitzak gutxitu egin dira baina, hala ere, ez da nahikoa. Konkretuagoak izan behar dugu. Horretarako, kakotxak erabiliko ditugu. Horrela, bakarrik hitz horiek agertzen diren emaitzetan ikusiko dugu gure bilaketa:

Azkenik, 40.900.000 emaitzetik 6ra arte heldu gara, bilaketa oso espezifiko bat eginez.

Baina badaude beste bilatzaile espezifikoak. Eta, batzuen bitartez, emaitz aberatsak lor ditzakegu. Kasu honetan, frogatuko dugu CC SEARCH-ekin.


Bilatzaile honek emaitz gehiago emango dizkigu, beste baliabide batzuk erabiltzen dituelako (bideoak, irudiak, wikiak, artikuluak, ...). Orduan, gure hitz gakoa sartzen dugunean, testuinguru batean kokatuta, aukeratu beharko dugu non bilatuko du CC Search-ek. Esate baterako, bideoak ikusi nahi baditugu, YOUTUBE-n bilatuko dira. Erderaz egin dugu, euskaraz ez dagoelako emaitzik:



 Irudiak nahi baditugu, GOOGLE IMAGES erabil dezakegu:


Baina, iritzi pertsonal bat bezala, gehien interesatzen zaiguna da bilatzaile "akademikoak", batez ere testuinguru honetan. Horregatik, arlo honetarako badago GOOGLE SCHOLAR, artikulak eta liburu zehatzak aurkitzeko. Bilatzaile honen bidez, hauxek izan dira emaitzak:



Orduan, aurkitu ditugu zitak, liburuak edo artikuluak (zorionez, PDF-an daude gehienak) eta gure bilaketarako informazio mamitsuena ekarpena egiten digu.

Laburbilduz, bilaketa bat egiteko baliabideak asko dira, baina ezagutu behar ditugu nahi dugun informazioa ondo aurkitzeko. Trikimaluez gain, badaude erabiltzeko bilatzaile ala plataforma asko gure informazioa konkretatzeko eta emaitz onenak aukeratzeko.

Nire Voki-a!


 Hemen aurkezten dizuet nire Voki-a, Kastortxu!



lunes, 7 de noviembre de 2016

Zergatik blog hau?


Blog hau Haur Hezkuntzako IKT ikasgaian sortu da. 
IKT-ak gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dira gaur egungo hezkuntzan. Arlo honetan "gaitasun digitala"eta "konpetentzia digitala" askoz gehiago entzuten diren kontzeptuak dira. 

2006an gaitasun digitalaren definizioa ezarri zen:

"Gaitasun digitala izateak Informazioaren Gizarteko teknologiak ongi erabiltzen jakitea esan nahi du. Teknologia horien erabilpen kritikoa eta segurua egiten jakin behar da, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere. Informazio eta komunikazio teknologiak, IKTak, erabiltzeko abilezietan oinarritzen da gaitasun digitala: ordenagailuak eta antzeko gailuak erabiltzeko trebetasuna behar da informazioa lortzeko, galdutako informazioa berreskuratzeko, informazioa biltzeko, batzeko, ebaluatzeko, sortzeko, aurkezteko, partekatzeko... eta, bide beretik, gizarte sareetan parte hartzeko iaiotasuna, horrelako sareen bidez komunikatzeko eta Interneten bidez auzolanetan parte hartzeko abilezia behar da".

Gaitasun horiek sustatzeko IKTak erabiltzen dira. 

Klasean eztabaidatu ostean, lau ondorioak atera ditugu:

  • Gaitasun digitaleko giltza nagusiena norberaren erantzukizuna da, pentsamendu kritikoa erabiliz.
  • Hasierako prestakuntza ezinbestekoa da gaitasun digitalen inguruan, baina etengabeko prestakuntza funtsezkoa da.
  • Gaur egun, IKT-een erabilera irakasleen profilen osagarri garrantzitsua da, horregatik bere formakuntzan sartu behar da, teknologia marko pedagogiko batean oinarriturik.
  • Konpetentzia digitala  hezkuntza-prozesuan elementu bat bezala integratu behar da, baina gure ustez, Haur Hezkuntzan ez, konpetentzia garrantzitsuagoak daudelako.