lunes, 7 de noviembre de 2016

Zergatik blog hau?


Blog hau Haur Hezkuntzako IKT ikasgaian sortu da. 
IKT-ak gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dira gaur egungo hezkuntzan. Arlo honetan "gaitasun digitala"eta "konpetentzia digitala" askoz gehiago entzuten diren kontzeptuak dira. 

2006an gaitasun digitalaren definizioa ezarri zen:

"Gaitasun digitala izateak Informazioaren Gizarteko teknologiak ongi erabiltzen jakitea esan nahi du. Teknologia horien erabilpen kritikoa eta segurua egiten jakin behar da, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere. Informazio eta komunikazio teknologiak, IKTak, erabiltzeko abilezietan oinarritzen da gaitasun digitala: ordenagailuak eta antzeko gailuak erabiltzeko trebetasuna behar da informazioa lortzeko, galdutako informazioa berreskuratzeko, informazioa biltzeko, batzeko, ebaluatzeko, sortzeko, aurkezteko, partekatzeko... eta, bide beretik, gizarte sareetan parte hartzeko iaiotasuna, horrelako sareen bidez komunikatzeko eta Interneten bidez auzolanetan parte hartzeko abilezia behar da".

Gaitasun horiek sustatzeko IKTak erabiltzen dira. 

Klasean eztabaidatu ostean, lau ondorioak atera ditugu:

  • Gaitasun digitaleko giltza nagusiena norberaren erantzukizuna da, pentsamendu kritikoa erabiliz.
  • Hasierako prestakuntza ezinbestekoa da gaitasun digitalen inguruan, baina etengabeko prestakuntza funtsezkoa da.
  • Gaur egun, IKT-een erabilera irakasleen profilen osagarri garrantzitsua da, horregatik bere formakuntzan sartu behar da, teknologia marko pedagogiko batean oinarriturik.
  • Konpetentzia digitala  hezkuntza-prozesuan elementu bat bezala integratu behar da, baina gure ustez, Haur Hezkuntzan ez, konpetentzia garrantzitsuagoak daudelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario